2017-04-24

Asteburua familia eta lagunekin oso gustora pasa eta gero, astearen martxa hartzeko garaia iritsi da. Ikasle bakoitza dagokion eskolara joan da eta beratan jarduera ezberdinak egin dituzte euren poloniako kideekin batera: abestu, dantzatu, kirol pixka bat egin, ginkana batean parte hartu....

Ondoren, kanpoan bazkaldu dugu eta igerilekuetara joan gara jujujuju!!! Arratsalde oso entretenigarria eta dibertigarria izan da, txirristetaik bota eta kanpoan bainatu garelako. Nahikoa lan izan dute bertako sorosleek gurekin, zein ondo pasatu dugun, baino gehienbat tobogan urdinean.... Denak salbu gara lasai!!!!!

Nahiz eta igerilekuan asko nekatu eta energia guztiak bertan utzi, txori txiki batek esan digu, ikasle batzuk badutela parranda txiki bat egiteko energia.... Eskerrak eskolan den uajajaja.

Amaitzeko gaur MVP-a goizeko jolasetako bi garaileen artean daukagu (saskibaloieko MVP argi baitago uajajaja). Alde batetik Marina Okina daukagu, kruasanaren pisua asmatu duena eta bestetik Alba Itzultzailea, poloniarren ahosketa ezin hibe bat azaldu duena (beste batzuk altuago hitz egingo balue...). Bi horien artean Albari emango diogu MVP saria, Marinak Imanol botoa erosi nahi bait izandu kroasana oparitzen, baino Itxaso eta Iñigo EZ DIRA EROSTEN!!!! Txokolate gabe bada behintzat....

Muxuuuuuu

------------------------------------

Despues de pasar el fin de semana con las familias, ya era hora de empezar con la semana!!! Cada alumno ha acudido a su escuela y ha tenido que realizar unas duras tareas de canto, baile, deporte e incluso gincanas, una dura forma de empezar la semana la verdad.

Si eso fuera poco han comido en la calle y luego se han visto obligados a ir a las piscinas, con chorros, toboganes... vamos seguro que mejor en Tolosa. Ha sido un día muy largo y encima algunos ahora se van de fieztaaaaa, menos mal que es en el colegio je je je.

Para finalizar el MVP de hoy está entre dos de las ganadoras de los juegos de hoy (puesto que el MVP del partido de baloncesto esta claro quien es ejem ejem). Por un lado está Marina la Panadera, al acertar el peso de un cruasan típico de aquí; y por el otro lado Alba la Traductora, al imitar el Polska a la perfección. Definitivamente el premio se lo otorgaremos a Alba, ya que Marina ha intentado comprar el boto de Imanol regalándole el cruasan, pero no sabe que Itxaso e Iñigo NO SE COMPRAN!!!!! A menos que el cruasan tenga chocolate.

Besossss













2017-04-23

5. Eguna Poznan familiekin

Igandea, familiekin eta lagunekin egoteko bigarren eguna. Eguraldi ona, hotza baino behintzat euri gabe. Ikasle eta irakasleak Poznanen sakabanatuak. Batzuk goizean mezetan, besteak mendian krater bila. Batzuk boloetan jolasten besteak Poznaneko kaleak alaitzen. Baino irakasleok dakigunez denak gustura.

Azken finean garrantzitsuena denok gustura egotea da, eta  badirudi horrela dela. Kontatu digutenez batzuk Madrid-Barsa ikusteko bildu dira eta orokorrean emaitzarekin oso gustura gelditu dira, nahiz eta ez daukaten ospatzeko asti gehiegirik bihar goiz jeiki eta egun polita baitaukagu, baino hori biharko gauza da...

Ikasleen istorioak entzun aurretik gaurko MVP Imanol Lizaso Iturginarentzat izango da, azalpena bihar...

Bihar gehiago eta hobeto, jada ikasleekin elkarturik.

Muxuuuuu

-----------------------------------

Domingo, segundo día en familias. Buen tiempo, frío pero sin lluvia. Alumnos y profesores dispersos por Poznan. Algunos a la mañana en misa, otros en el monte buscando cráteres. Algunos en los bolos y otros animando las calles de Poznan. Por lo que sabemos los profesores todos muy bien.

Al fin y al cabo lo que importa es que todos estemos a gusto, y es lo que parece. Por lo que sabemos, algunos se han reunido para ver el Madrid-Barsa, con resultado positivo para la mayoría, aunque no tendrán mucho tiempo para celebrar ya que mañana nos espera un día movidito. Pero eso será mañana....

A falta de escuchar las historas de los alumnos el MVP de hoy será para Imanol "el fontenero" Lizaso. Mañana las explicaciones....

Con solo esto, mañana más y mejor, ya con lo alumnos aguantámdonos....

Besossssss


4. eguna. Poznan, familia eguna.

Gaurkoarekin hasi baino lehen zuzenketa bat egin behar dugu, atzoko informazioaren inguruan: atzoko MVPa ez zen Ikerren bikotea izan, Unairena baizik. Egin zuen agerraldia eta harrera bitxiak izan ziren benetan.

Gaurko eguna familietako lehen eguna izan da. Egia esan, ez dugu berri gehiegirik jaso, eta hori seinale oso ona da, dudarik gabe. Eguerdi aldera gure ikasle batzuekin topo egin dugu hiriaren alde zaharrean eta denak oso pozik eta gustura ikusi ditugu. Poloniarrak (beraiekin daudenak, behintzat) oso jatorrak omen dira eta hasieratik oso harrera ona egin diete gure ikasleei. Ea horrela den guztientzat egun guztietan.

Bihar familien bigarren eguna izango da. Aukera ederra izango dute ikasle batzuek otoitz eder eta sakonak egiteko, egun hauengatik eta beraien poloniarrengatik eskerrak emateko, biziko duten beraien lehen eukaristian polonieraz. Horretaz gain, ziur mota guztietako plan eta ekintzak izango dituzte. Horien berri astelehenean ekarriko dugu blog honetara.

Irakasleoi dagokigunez, primeran pasatu dugu eguna, bertako irakasle batzuekin. Ekintza ugari, umore ona eta bertako jaki goxoak probatzen pasa dugu larunbata. Bihar ere berdintsu ibiltzeko asmoa daukagu.

----------------------------------------------------

Antes de comentar lo que ha dado el día de hoy, tenemos que hacer una pequeña rectificación respecto a una información que dimos ayer: el MVP no era para el polaco de Iker, si no para el polaco de Unai, por su aparición y su manera de recibir al nuevo amigo.

El sábado ha sido el primer día en familias. Parece que tdo va muy bien, nos hemos encontrado al mediodía con algunos alumnos en la plaza de la ciudad, y todos están muy agusto y contentyos con sus compañeros y sus familias. Por ahora, todos son muy simpáticos y agradables. Que siga así.

Mañana domingo será el 2º día en familias. Algunos tendrán una ocasión inmejorable para rezar un poco en la eucaristía a la que irán con sus familias. Y seguro que tendrán un monbtón de planes para pasarlo fenomenal durante el día. El lunes traeremos a este blog algunas pinceladas de lo que haya pasado el domingo.

Por nuestra parte, los profesores lo hemos pasado de cine, en compañía de algunas profesoras polacas. Nos han obsequiado con varias actividades muy interesantes y estamos degustando la rica cocina polaca. Mañana seguiremos. 



2017-04-22

3. Eguna: Sachsenhausen - Poznan

Gabon denori Poznanetik!!!!!  Azkenean iritsi gara Poznanera eta elkartu dira gure ikasle maitagarriak beraien bikoteko poloniarrekin!!!!! Baina hori gertatu aurretik, goizean, Sachsenhausen kontzentrazio kanpa ezagutu ahal izan dugu, eta bide batez historia pixkat ikasteko aukera izan dugu. Gainera bertako historia hobeto ulertzeko eguraldu bikaina izan dugu, ikaragarrizko hotza. Ez dakit gutariko nork ekarri duen hotz hau, baino espero dugu behintzat Tolosa hotzik ez utzi izana.

Ondoren bidai luze bat izan dugu Poznaneraino, ez hainbeste denboragatik, baizik eta gure ikasle batzuk aukeratu duten pelikularengatik, lehena eta azkena.

Azkenean, lortu dugu gure helmugara iristea, bakoitzak bere bikotea besarkatu eta esperientzia berri zein zoragarri hau hastea. Ea zer dakarkigun asteburuak...

P.D.1; Gaurko MVPa Ikerrekin bikote poloniarrarentzat, Ikerrei egin dion harrerrengatik, bi hauek ez dira aspertuko....

Muxuxxxxxx

--------------------------------------------------------


Buena noches a todos desde Poznan!!!! Al final hemos llegado a Poznan y nuestros querid@s alumn@s ya se han juntado con sus compareñ@s Polac@s!!!! Pero antes de eso hemos tenido la ocasión de conocer el campo de concentración de Sachsenhaussen. Hemos podido conocer su historia y para hacerlo más real nos ha acompañado tanto frío que creemos que no hemos dejado nada en Tolosa.

A continuación hemos tenido un laaaaaargo viaje hasta Poznan, y no solo por el tiempo sino que por la película taaaaan mala que se ha escogido, y no queremos dar nombres por su bien....

Al final hemos llegado a Poznan y tras darse unos emotivos abrazos han empezado una experiencia maravillosa. Veremos que nos depara el fin de semana...

P.D.1: El MVP de hoy es para el polaco de Iker, por la acogida tan graciosa realizada (para más información hablen con cualquiera de los presentes).

Besosssss








2017-04-20

2. Eguna: PraHa

Atzoko elurte zoragarriak utzitako sentsasio lasaiak hartu eta gau lasai baten ondoren (edo hori esatera behartu naute), PraHara iritsi gara gaur energiaz beterik. Gure txaketa pottoloak hartu eta prest jarri gara hotzari aurre egiteko eta baita PraHa ezagutzeko ere. Erloju ikusgarri eta berezia emozioz ikusi ondoren, guardia aldaketa ezagutu dugu, baita bertako militarrak ere ;).

Arratsaldean, dutxa on bat eta gero, batzuk beharrezkoa zuten... Bagoaz gure helmugarantz!!! Zain ditugu poloniarrak gu bertara iristeko irrikitan daudela esanez, gazte guapo eta jatorrak behar omen dituzte.

P.D.1: Atzoko MVP saria......... ITOITZ LEGARRArentzat  da!!!!! Zorionak Itoitz eta segi horrela!!!

P.D.2: Argazkiak bihar ikusgai izango ditugu, akats tekniko bat izan dugu (errua Imanolena da).

P.D.3: Gaurko MVPa gure laukote metrosesualarentzat izango da, hanketan jaso duten Tai masajearengatik, eta nola ez hor zegoen Itoitza Legarra!!!!! Berarekin batera Paul eta Markel Rueda eta Asier Martin!!!! Zorionak!!!!

P.D.4: Ea bihar zer gertatzen zaigun..... (kontatu daitekeena behintzat)

Muxuuuuu

------------------------------------------------------------------------
Despues de la maravillosa nevada que nos deparo el día de ayer hoy hemos llegado a Praha, donde nos han recogido con un fuerte abrazo de frío. Hemos podido conocer diversos sitios simbólicos como el reloj, el cambio de guardía. Además hemos podido observar que algunos ya han empezado con regalos, aunque no sé yo.....

Las fotos estarán disponibles mañana.

Besossssssssss







2017-04-19

1 Eguna: BERN

Hasi da hainbeste denbora itxaron ondoren gure bidaia Europatik, non hainbat hiri bisitatuko ditugun. Hasteko Bern bisitatu dugu, gau ez isil baten ostean hiriak giro hotz eta zurixka batekin eman digu ongi etorria. Gure herriko beroa alde batera utziz Suitzako klima eta biztanleria ezagutzeko aukera izan dugu; lehenik, hain maitagarriak diren hartzak agurtu ditugu eta ondoren hiria alaitzeko aukera izan dugu. Bertako leku interesgarrienak ikusi ditugu eta ondoren bazkaltzera joango gara, bakoitza bere aldetik. Konturatu gara Bern benetan garestia dela. Beraz, ahalik eta azkarren autobusa hartu eta gure bidaiarekin jarraituko dugu, lo kuluxkaren bat tarteko.

Orain artekoa aztertu ondoren, lehenengo MVP sarirako lehia estua dago: alde batetik, Pedro "marmota" Malcorra, eta bestetik, Itoitz "Egonhadigeldik" Legarra. Irudietan oso garbi ikus daiteke.







 

2017-04-16

POZNANEKO ELKARTRUKEA 2017


Hemen gaude berriro! Oso hurbil dago eguna! Aurten nahiko berandu suertatu arren, iristen ari da apirialren 18a, gure irteeraren eguna. Bi egun barru hortxe abiatuko gara gure autobusean Poznan aldera. Ilusioz eta gogoz beterik, baita urduri samar ere, azken gauzatxoak prestatzeko ordua da, ezer falta ez dadin.
11 egun izango dira, gozatzeko, elkarbizitzeko, elkarbanatzeko, ezagutzeko, ikasteko, aberasteko...
11 egun, esperientzia zoragarri eta ahaztezina bizitzeko. Animo, gutxi falta da eta!

Otro año más, ya estamos a las puertas de nuestra salida hacia Poznan. Aunque este año le está costando llegar, el tiempo sigue avanzando, y el 18 de abril, día de nuestra partida, está a la vuelta de la esquina.
Llenos de ilusión y de ganas, también de muchos nervios, es hora de realizar los últimos preparativos, la maleta, las últimas compras... para que no se nos olvide nada.
Serán 11 días para disfrutar, convivir, compartir, conocer, aprender, enriquecerse... 11 días para vivir una experiencia inolvidable y maravillosa. ¡Ánimo, que ya queda poco!

Umoretsu, erosketak egiten!

2016-04-09

AZKEN EGUNA - ÚLTIMO DÍA


Bukatu da, bukatu da, bukatu da, akabo.... Paris izan da gure azken erapa, eta amaiera ezin hobea abentura honetan. Eiffe dorrean gora, Parisko kaleak oinez zeharkatzen, metroan atzera eta aurrera, saskibaloian jokatzen, eta nola ez, erosketak egiten, horrela joan zaigu egun hau; dagoeneko nekatuta, baina pozik eta alai hartu dugu autobusa dorrearen ondoan, azken kilometroak egiteko. Baita tristura apur batez, bidaia hemen bukatzen dela argi baitaukagu.
Larunbat goizean Euskal Herrian esnatu gara, eta hainbeste hizkuntza, ohitura, janari eta abar arrotz izan ondoren, etxean sentitu gara azkenik.
Hemen bukatzen da, beraz, aurtengoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu Poznaneko irakasleei, elkartrukea aurrera ateratzeko egin duten lan eskergarengatik; baita hango ikasle eta familiei ere, gureak hain ondo hartu eta zaindu dituztelako.
Eta hiru irakasleon partetik eta ikastetxearen partetik, eskerrik beroenak gurekin esperientzia zoragarri hau bizi izan duten 47 ikasleei. Esan dezakegu, beste behin, harro gaudela gure ikasleez; beraien portaera, jarrera eta erantzuna une oro bikaina  izan da eta irakasleontzat oso atsegina izan da beraiekin bat egitea ibilladi honetan. Oso gustura sentitu gara beraiekin, harremana oso gertukoa izan dugu etengabe eta hori, neurri handi batean, beraiei esker izan da. Jendearengan konfiantza jartzea eta erantzun ezin hobea jasotzea baino gauza handiagorik ez dago. Apustu batzuk egitea merezi du, zalantzarik gabe. Eta ez kirol apustuak bakarrik. 
Mila esker denoi eta eutsi horri!

Y colorín colorado, este viaje se ha acabado. París ha salido la última etapa del viaje, una inmejorale guinda para esta aventura. Visitando la torre Eiffel, pateando las calles de la ciudad, en el metro para atrás y para adelante, jugando a baloncesto, y cómo no, de compras,  cada uno hemos llenado las últimas horas como mejor nos ha parecido. Bastante cansados, pero contentos y felices, hemos cogido el autobús junto a la otrre Eiffel, para recorrer los últimos kilometros hasta casa. También con cierta tristeza, pues somos conscientes de que ya estamos al fnal.
El sábado a la mañana hemos despertado ya en Euskal herria.  Después de tantos idiomas, comidas, costrumbres extraños, nos sentimos ya en casa.
Aquí termina, pues, este intercambio. Queremos agradecer a nuestros amigos de Poznan, profesores, alumnos y familias todo elv trabajo que han hecho para que esta experiencia haya salido adelante, y la acogida y la atención que nos han mostrado durante nuestra estancia.
Y de parte de los 3 "mosqueteros" profesores que hemos viajado hasta Polonia y de parte del colegio, queremos agradecer de corazón a los 47 alumnos que han vivido con nosostros esta fantástica experiencia. Podems decir, una vez más, que estamos orgullosos de nuestros alumnos: su actitud, su comportamiento y su respuesta en todo momento han sido excelentes, y para nosotros ha sido una gozada compartir estos días con ellos, donde la relación que se ha creado ha sido muy bonita y cercana. Y, sin duda, todo ello ha sido mérito sobre todo de ellos. No hay nada más grande que decidir confiar en la gente, y que la respuesta sea inmejorable. A veces, en la vida, hay que apostar por aquello que merece la pena.
Gracias, de corazón, a todos vosotros, y no olvidéis que todo lo que hacemos, siempre es por vosotros y para vosotros, y que lo inentamos hacer lo mejor posible. Eskerrik asko!


2016-04-08

10. EGUNA - DÍA 10

Azkenik, Paris! Arratsaldeko 6etan atera ginen atzo Berlinetik eta gorabeherarik gabe egin genuen bidaia. Goizean gosaldu eta Parisen sartu gara. Maitasunaren hiria, liluragarria, zoragarria, ederra, benetan ikusgarria. Louvretik pasatu gara (kanpoko eraikina ikusi dugu) eta Notre Damera iritsi gara. Tartean argazki pila bat egin ditugu (zenbat "postureo"!!) eta hemen mapak banatu eta hiria ezagutzera joan gara taldeka. Norberak bizi dezala eta goza dezala nahi duen bezala hiri paregabe hau.
Arratsaldean Eiffel dorrearen azpian elkartuko gara, autobusa hartuko dugu eta gure bidaiak azken kilometroak egingo ditu Tolosara iritsi arte.

¡¡Al fin, París!! Ayer salimos a las 6 de la tarde de Berlín y sin ningún contratiempo y con bastantes horas de carretera hemos llegado a París. La ciudad del amor, ciudad fantástica, hermosa, fascinante, digna de contemplar y disfrutar.
Hemos pasado por el Louvre (viendo el exterior del museo), y hemos llegado desde allí hasta la catedral de Notre Dame. En el camino hemos hecho infinidad de fotos (¡cuánto "postureo"!), y en este punto hemos repartido los mapas. Que cada uno disfrute y goze de la ciudad a su manera.
A la tarde hemos quedado debajo de la torre Eiffel, donde cogeremos el bus y donde este viaje recorrerá sus uĺtimos kilómetros hasta llegar a Tolosa.





9. EGJNA - DÍA 9



Zorionak, Lorena!! Gaur zure eguna izan, dudarik gabe, eta zure egun honetan, lehenengoa zoriontzen irakasle bat izan da. Gozatu egunaz eta urte askotarako! Lagunek ustekabe eder bat eman diotela ere jakin dugu.

Bidaia labur batek (4 ordu inguru) Berlinera eraman gaitu. Han goizeko 8ak arte lo egin dugu, eta gero jaiki, gosaldu eta prestatu egin gara. Autobusa hiriaren sarreran bertan geratu da, eta pare-parean genuen Brandenbrugoko Atea.
Nahiko goiz, 9ak aldera, martxan jarri gara guztiok batera. Parlamentua ikusi dugu kanpotik, azalpen batzuk entzun ditugu eta argazkiak egiteko tartea ere izan dugu. Handik Brandenburgoko Ateraino irtisi gara. Bertako azalpena entzun ondoren, argazki saioa eta aurrera. Holokaustoren omenezko monumentua ikusi dugu, harlauza itxurako egituraz beteriko eremu zabal bat, 2005ean eraikitakoa, Mundu Gerran hildako juduen omenez.
Jarraian Berlingo harresia izan da protagonista, Potsdamerplatzen ikusteko aukera izan baitugu. Handik Check Point Charlie postu famaturaino joan gara, bidean beste harresi zati bat ikusiz, eta bertan dauden informazio panelak irakurriz. Oso interesgaria izan da ikasle askorentzat historiako une berezi honi buruzko datu eta azalpen gehiago jasotzea.
Check Point Charlie-n bukatu da guztion ibilbidea. Mapak banatu ditugu eta ikasleak libre geratu dira 17'30ak arte.
Tarte horretan bazkaldu dugu eta erosketa pila bat egin ditugu. Batzuen esanetan, etxerako opariak erosi behar zituzten eta hau zen aukera egokiena, Paris oso garestia baita. Motxila batzuetan garagardo botilak ikusi ditugu, “nire aitarentat”, “nire familiarentzat”. Iritsiko dira, ezta?
Jarritako orduan (minutu batzuk beranduago, ikasle batzuk despistatu edo galdu ondoren, berandu iritsi direlako), errepidean jarri gara. Pariseraino bide luzea daukagu, beraz patxadaz hartu beharko dugu. Kontu kontari aritu, pelikularen bat ikusi, siestatxoren bat bota... Afaltzera geratuko agar eta beranduago literak jarri eta... Parisera.








¡¡Zorionak, Lorena!! Hoy es tu día, y queremos que los disfrutes a tope. Curiosamente, ha sido una profesora la primera en felicitarte. Sabemos que ha habido alguna sopresa por ahí, de parte de las amigas. Que sea un gran día para ti y que lo pases fenomenal. Y que cumplas muchos más.
Un breve viaje (cerca de 4 horas) nos ha llevado a Berlín. Hemos dormido hasta casi las 8 de la mañana, y tras prepararnos y desayunar, nos hemos puesto en marcha todos juntos.
En cinco minuyos hemos llegado al Parlamento alemán. Tras una breve explicación, breve sesión fotográfica y adelante. Muy cerca se encuentra la Puerta de Brandenburgo, monumento muy famoso de la ciudad. Nueva explicación, nueva sesión de fotos y hemos continuado la visita.
El monumento al Holocausto ha sido el tercer lugar visitado. Es un amplio espacio lleno de unas piedras rectangulares de diferentes alturas, a modo de tumbas lisas, que se crearon como monumento en honor a todos los judíos muertos en la Guerra Mundial.
A partir de auí el muro de Berlín ha sido el protagonista. Pirmero hemos visto un fragmento en la Potsdamerplatz, y camino del Check Point Charlie hemos uvelto a contamplar otra parte más rande de sus restos, junto a unos murales o panels inofrmativos que han intersado mucho a varios alumnos.
En Check Point Charlie ha terinado nuestro recorrio, y hasta las 17'30 hemos tenido tiempo libre. Hay wue comer, y sobre todo, hay que ir de compras. Muchos alumnos han reconocido que era el lugar ideal para los regalos de casa, ya que París es más caro. En algunas mochilas hemos podido ver algunas botellas de cerveza, “para mi padre”, “para mi familia”. Llegarán a casa, ¿verdad?
A la hora acordada (unos minutos más tarde porque algunos alumnos se han despistado o se han perdido), nos hemos puesto en camino. Nos espera un largo camino hasta Paris. Habrá que tomarlo con calma: charlar un rato, algun peli, una siesta... Pararemos a cenar, luego a poner las literas y desde allí... a París.

8. EGUNA - DÍA 8


Azkeneko eguna dugu gaur Poznanen. Konturatu gabe, iritsi da gure egonaldiko amaiera. Hori dela eta, gaur goizez bakarrik izan ditugu ekintzak: lehenengo orduan Poznanen historia kontatzen duen museo berri batera joan gara. Nahiko atsegina izan da bisita, bakoitzak bere audio-gidekin ibilbidea egiteko aukera izan duelako, hainbat bideo ikusiz, azalpen batzuk entzunez eta beste ekintza batzuk burutuz.
Handik Malta lakura joan gara, eta han udako trineo batean ibiltzeko aukera izan dugu. Benetan dibertigarria izan da; banaka edota binaka bi aldiz ibili gara trineoan: goraino poliki-poliki igo eta ziztu bizian (batzuk bereziki) aldapa beheraino jaitsi.
Atrakzio honetan ibli ondoren, ikasleak bere kontura antolatu dira: bazkaldu, azken eosketak egin, maleta prestatu, afaldu... Gauean ateratzeko ordurako dena prest izan behar dugu.
Eta horrela iritsi da agurraren garaia. Eskolapioetan bederatzietan biltzen hasi gara, eta ordu erdi beranduago atera gara. Agurra, oro har, oso hunkigarria izan da, batez ere urrian poloniarrak Tolosan egon zirenean, harremana sortu zutenen artean. Malkoak, besarkadak, muxuak... ugariak izan dira, eta asko kostatu ondoren, martxan jarri gara.
Hurrengo ikastetxean gure seikotea zegoen zain. Hauek ere, aurretik ezagutu ez arren, oso harrenan polita egin dute, etengabe hamabiak ibili direlako elkarrekin, eta oso ondo konpondu direlako. Agurra laburragoa izan arren, sentimenduak eta emozioak ere ugarak izan dira. Gure ikasleen itxaropena urrian berriro Tolosan elkartzea da.
Bukatzeko, beste ikastetxe publikora joan gara. Hemen denetik izan dugu, baina oro har esperientziak oso interssgarriak eta atseginak izan dira. Hauekin ere, urrian berriro elkartzeko ilusioa eta gogoa azaldu dute ikasle batzuek.
Horrela, denak agurtu ondoren, eta egin duten guztia eskertuz, Poznanetik atera gara, gaueko 11k jota. Hasi da bueltako bidaia, Berlin eta Paris tartean, eta amaieran, etxea.

Hoy es el último día en Poznan. Sin darnos cuenta, ha llegado el último día de nuestra estancia en las familias que nos han acogido. Por ello, hoy sólo hemos tenido actividades durante la mañana. A primera hora hemos ido a visitar un Museo sobre la historia de Poznan. Ha estado bastante interesante, porque xada uno ha podido recorren el museo con un audio-guía n castellano, mientras se podían ver algunos videos, escuchar algunas explicaciones y realizar otras actividades interactivas.
De aquí hemos ido al lago Malta, donde hemos disfrutado como niños de una atracción, llamada trineo de verano. Una especia de trineo que tras subir despacio, se lanza por una pendiente recorriendo un circuito “a toda pastilla” (unos más que otros).
Llegado el mediodía, nos han dejado tiempo libre para comer, hacer las últimas compras, preparar la maleta, etc... A la noche saldremos de regreso, y todo tiene que estar preparado para entonces.
Y así han llegado las 9 de la noche., hora del encuentro en los escolapios. Media hora para despedirse, donde no ha faltado la emoción, las lágrimas, los abrazos, los besos, especialmente entre aquellos alumnos que ya se conocían de la visita de los polacos en octubre.
La segunda parada ha sido para recoger al nuestro sexto del tercer colegio público. Este grupo también han hecho una amistadNuestros alumnos mantienen la esperanza de volver a verse en octubre, cuando nos devuelvan la visita.
Por último, nos quedaba el otro colegio público. En general, todos nuestros alumnos han esrado muy a gusto, y han tenido una experiencai muy positiva. También ellos tienen la esperanza de volver a verse en octubre. Ya veremos si se confirma la visita de los dos colegios.
Así, pasadas las 11 de la noche, tras despedirnos de todos y de agradecerles todo lo que han hecho por nosotros, ha comenzado nuestro camino de regreso, que pasando por Berlín y París, nos llevará a casa.













Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak