2013-04-03

Lehen eguna!
Beno ba, hasi dugu gure bidaia azkenean!! Bazirudien egunak ez zuela inoiz iritsi behar, baina azkenean bai!!!
Eta bai ondo hasi ere, autobusa iritsi eta lehen abenturatxoa: ikasleak sartu dira, janaria sartu da, eta maletak ere… maletak??? Ez zirela sartzen!!! Nonbait ikasle batzuek Europa ekialdeko gosea konpontzeko asmoa dute eta janari pila hartu dute, eta noski, maletentzako tokirik ez!
Eskerrak guraso ingeniari batzuk aurkeztu zaizkigun arazoa konpontzeko eta baita lortu ere!!
Gero lehen, kilometroetan (300km egin ondoren…) errepideko kalamidade txikiak izan ditugu, ilara amaigabeak kamioien atzetik, mutilak nesken komunetan sartzen mutilena garbitzen ari zirelako momentu horretan bertan…
Noski, ezin zuen futbolak faltatu, Barçaren Txanpionseko partidua egonik, nahiz eta horretarako irrati frantsesa entzun beharra egon! Apostuak airean!!!
Lehen orduetarako ez dago gaizki, bihar Suizan esnatuko gera ea zer pasadizo gordetzen dizkigun biharko egunak!!
PD: nork esan du bideojokoak joko bakartiak direla??? Autobus erdia partida birtualak jokatzen ari da bata bestearen kontra pikeak eginez !! hauek badakite IKTak probesten!! 

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak