Por desgracia, la aventura se acaba, y terminamos donde empezamos, pero habiendo vivido una experiencia maravillosa. Han sido casi doce días intensos, sin descanso, donde hemos visitado ciudades hermosas, donde hemos convivido entre nosotros y con otras gentes de otros lugares, donde hemos conocido otra cultura, con sus costumbres diferentes... Todo ello nos ha hecho crecer, mejorar, descubrir muchas cosas, y también valorar lo que tenemos y sobre todo lo que somos. Se ha cerrado el círculo donde empezó, en Tolosa, el 7 de abril, pero lo vivido durante estos días no nos ha dejado indiferentes, y seguro, ha merecido la pena. Ojalá que quede en todos nosotros un maravilloso recuerdo.
Hasiera duen guztiak amaiera omen dauka. Gureak ere hala izan du. Apirilaren 7an hasitako abentura honek jaso du bere azkena, 11 egun zoragarri bizi ondoren. Atzean geratzen da (baita, zorionez, gure oroitzapenean ere), biizi izandako guztia, Gure ikasleentzat esperientzia ahaztezina izan delako itxaropenarekin geratzen gara. Hori izan da hasieratik gure helburua eta ametsa, eta horretarako saiatu gara etengabe.
Eta gure aldetik, bidaia honetan parte hartu dugun hiru irakasleon partetik, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen: lagundu diguten eta gure ondoan egon diren poloniarrei (ikasle, irakasle, familiak), gure ikasleen familiei, gure lankideei (gure hutsunea ondo baino hobeto betetzeagatik) eta batez ere bidaian zehar gurekin ibili diren 40 ikasleei. Edozein elkarbizitzatan sortzen diren gorabehera txiki batzuk kenduta ("Eseri ondo, mesedez!", "Dena txukun utzi, eh?", "Autobusera puntual iritsi!"), bikaina izan da zuen jarrera eta portaera. Atseginak izan zarete, jatorrak, eta gu oso gustura sentitu gara zuen artean. Badakizue zuentzat eta zuengatik egiten ditugula ahalegin guztiak, eta espero dugu zuentzat esperientzia hau ederra eta ahaztezina gertatu izana.
Bene-benetan, mila esker denoi bihotzez!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario