Azkeneko
eguna dugu gaur Poznanen. Konturatu gabe, iritsi da gure egonaldiko
amaiera. Hori dela eta, gaur goizez bakarrik izan ditugu ekintzak:
lehenengo orduan Poznanen historia kontatzen duen museo berri batera
joan gara. Nahiko atsegina izan da bisita, bakoitzak bere
audio-gidekin ibilbidea egiteko aukera izan duelako, hainbat bideo
ikusiz, azalpen batzuk entzunez eta beste ekintza batzuk burutuz.
Handik
Malta lakura joan gara, eta han udako trineo batean ibiltzeko aukera
izan dugu. Benetan dibertigarria izan da; banaka edota binaka bi
aldiz ibili gara trineoan: goraino poliki-poliki igo eta ziztu bizian
(batzuk bereziki) aldapa beheraino jaitsi.
Atrakzio
honetan ibli ondoren, ikasleak bere kontura antolatu dira: bazkaldu,
azken eosketak egin, maleta prestatu, afaldu... Gauean ateratzeko
ordurako dena prest izan behar dugu.
Eta
horrela iritsi da agurraren garaia. Eskolapioetan bederatzietan
biltzen hasi gara, eta ordu erdi beranduago atera gara. Agurra, oro
har, oso hunkigarria izan da, batez ere urrian poloniarrak Tolosan
egon zirenean, harremana sortu zutenen artean. Malkoak, besarkadak,
muxuak... ugariak izan dira, eta asko kostatu ondoren, martxan jarri
gara.
Hurrengo
ikastetxean gure seikotea zegoen zain. Hauek ere, aurretik ezagutu ez
arren, oso harrenan polita egin dute, etengabe hamabiak ibili
direlako elkarrekin, eta oso ondo konpondu direlako. Agurra
laburragoa izan arren, sentimenduak eta emozioak ere ugarak izan
dira. Gure ikasleen itxaropena urrian berriro Tolosan elkartzea da.
Bukatzeko,
beste ikastetxe publikora joan gara. Hemen denetik izan dugu, baina
oro har esperientziak oso interssgarriak eta atseginak izan dira.
Hauekin ere, urrian berriro elkartzeko ilusioa eta gogoa azaldu dute
ikasle batzuek.
Horrela,
denak agurtu ondoren, eta egin duten guztia eskertuz, Poznanetik
atera gara, gaueko 11k jota. Hasi da bueltako bidaia, Berlin eta
Paris tartean, eta amaieran, etxea.
Hoy
es el último día en Poznan. Sin darnos cuenta, ha llegado el último
día de nuestra estancia en las familias que nos han acogido. Por
ello, hoy sólo hemos tenido actividades durante la mañana. A
primera hora hemos ido a visitar un Museo sobre la historia de
Poznan. Ha estado bastante interesante, porque xada uno ha podido
recorren el museo con un audio-guía n castellano, mientras se podían
ver algunos videos, escuchar algunas explicaciones y realizar otras
actividades interactivas.
De
aquí hemos ido al lago Malta, donde hemos disfrutado como niños de
una atracción, llamada trineo de verano. Una especia de trineo que
tras subir despacio, se lanza por una pendiente recorriendo un
circuito “a toda pastilla” (unos más que otros).
Llegado
el mediodía, nos han dejado tiempo libre para comer, hacer las
últimas compras, preparar la maleta, etc... A la noche saldremos de
regreso, y todo tiene que estar preparado para entonces.
Y
así han llegado las 9 de la noche., hora del encuentro en los
escolapios. Media hora para despedirse, donde no ha faltado la
emoción, las lágrimas, los abrazos, los besos, especialmente entre
aquellos alumnos que ya se conocían de la visita de los polacos en
octubre.
La
segunda parada ha sido para recoger al nuestro sexto del tercer
colegio público. Este grupo también han hecho una amistadNuestros
alumnos mantienen la esperanza de volver a verse en octubre, cuando
nos devuelvan la visita.
Por
último, nos quedaba el otro colegio público. En general, todos
nuestros alumnos han esrado muy a gusto, y han tenido una experiencai
muy positiva. También ellos tienen la esperanza de volver a verse en
octubre. Ya veremos si se confirma la visita de los dos colegios.
No hay comentarios:
Publicar un comentario