2010-04-08

Berna 2010-04-07

Aupa denoi:

Bidaia hasi besterik ez da egin eta jada baditugu zenbait anekdota eskaintzeko

Atzo 6tan abiatu ondoren eta martxan gindoazela konturatu ginen kamioi asko zebilela errepidean eta bai ibili ere ordu bateko atzerapena ekarri zigun honek. Hau pasa ondoren autobusetako batek arazoren bat zuela igarri zuen txoferrak. Motorra ikusi ondoren bazirudien dena ondo joango zela baina gure usteak horretan geratu ziren, erdia ustel. Berriro ere gelditu eta txoferra buzoa jantzita motorrari begirada bat eman ondoren erabaki zen autobus horrekin ezin izango genuela jarraitu.Horrela beste autobus bati deitu zioten eta gasolindegi batean itxaron behar izan genuen ia 4 orduz.

Arazo guztiak konponduta jarraitu genuen bidaia. Literak jarri eta denak lotara joan ginen. Goizeko 9tan gosaltzeko geratu ginen, horrela literak kenduaz. Gure planifikazioan goizean goiz iritsi behar genuen baina hainbeste ezustekoekin ia 6 orduko atzerapenaz arratsaldeko 3:30ak aldera autobusak aparkatu genituen.
Eguraldia benetan bikaina. Eguzkia zeruan eta 18º gradu inguru. Denak goseturik geundenez lehen gauza bazkaltzera joan ginen. Ondoren 17:30tan denok bildu ginen parlamentuaren plazan buelta bat emateko hirian. Horrela Suitzako parlamentua, katedrala, artzak, arrosen lorategia, udaletxea, ordulari astronomikoa eta hainbat parke bisitatu genituen.

Autobusak 9 orduz deskantsua hartu behar zuenez gaueko 12:30tan abiatu ginen Pragarantz.

Nada más comenzar el viaje y ya tenemos anécdotas para contar. Primero estuvimos retenidos alrededor de una hora por el colapso ocasionado por los camiones parados en semana santa. Después uno de los autobuses rompió el motor y tuvimos que esperar alrededor de 4 horas hasta que nos recogió otro autobús.
Al final llegamos todos en perfectas condiciones a Berna pero más tarde de lo previsto, sobre las 15:30.
Este hecho nos a obligo a retrasar la salida hacia Praga hasta las 00:30 por el descanso de 9 horas que deben realizar los autobuses.

Después de comer visitamos la ciudad y su ayuntamiento, catedral, diversos parques, el reloj astronómico, etcétera. 

Segiremos informando...

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak