2010-04-09

Praga 2010-04-08

Atzo ere izan genituen anekdotak kontatzeko. Bidaian zehar gindoazela goizeko 8ak inguruan Alemaniar Poliziak gelditu gintuen. Ez zen abiadura kontua izan, paper kontua baizik. Alemanian zehar ibiltzeko tasa ordaindua genuen ikusi nahi zuten, eta nola ez, autobus bateko papera ez zegoen autobusean; beraz.....denbora gehiago galdu genuen.


Jose komisaldegira pijaman joan zen itzultzaile lanak egitera, ez dakizue zein azkar altxa zen literatik. Eskerrak Jose gurekin daukagun! Autobus bat komisaldegira zihoan bitartean besteak muga pasa eta lehenengo gasolindegian itxaron genien, bertan gosaldu eta denak elkartzean Pragara abiatu ginen.


Behin Pragara iritsita autobusak ustez albergearen ondoan utzi gintuen baina ez zen horrela izan, ia ordu beteko bidea izan dugu eta batzuk PIJAMAN! Aurreko eguneko arropa jantzi nahi ez zutelako, hau da hau, Pragan barrena eta pijamarekin! Eta Asier txapelarekin, artzaia eta artaldearen itsura genuen, batzuk argazkiak atera zizkiguten. Txapela buruan eta ibili munduan. Albergera iritsi gara azkenean eta logeletan banatu ondoren, dutxatu eta bazkaldu egin genuen, gero guztiok elkarrekin Praga bixitatzeko asmoz. Atzo ez zen guztia hemen bukatu kasualitatea izango da baina gu Pragan eta Obama (Mister 6,23--> Joseren gauzak) baita ere. Pragako hainbat leku ikusi ondoren, gaztelura abiatu ginen eta bertako sarbidea itxita topatu genuen. Obama bertan zelako gu hainbat leku ikusi gabe geratu ginen. KASUALITATEA!


Eguraldiaren informea: Egun eguzkitsua eta 18º gradu.


Ayer como no también tuvimos altercados durante el camino. 


Mientras viajábamos por Alemania a eso de las 8 de la mañana (bien  dormidos en los autobuses) la policía alemana nos hizo un control de papeles y como no!! nos faltaban cosas. El documento acreditativo del pago de tasas de circulación en Alemania no estaba en el autobús. Lo habían pagado pero dicho documento se quedo en la oficina.


Al llegar a Praga y caminar mucho para buscar el hotel nos adecentamos un poco para ir a comer y visitar la ciudad. Pero como esta siendo rutina en este viaje, otra sorpresa mas; Tenemos al señor Obama en la ciudad por lo que no hemos podido visitar el castillo por un cordón policial.


Por lo demás todo va bien, tuvimos buen tiempo y una temperatura de 18º grados.


Aintzane.

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak