2012-04-21

Berlin


Esnatu eta zer ikusgarriagorik Brandenburgoko Atea baino! Berlinen gaude Reichstag barrura sartzeko prest. Edifizio ikaragarria da, eta bertan dagoen beirazko kupula igoaz Berlineko lekurik esanguratsuenak ikusi ditugu audiogida baten laguntzarekin.
Kupula goialdean siestatxoa bota dute ikasle batzuk besteak argazkiak atera dituzten bitartean eta denok prest egon garenean Berlineko beste gune nagusienetako baterantz abiatu gara: Harresia. Berez harresiko zati txiki batzuk geratzen dira hirian barreiatuta, baina harresiko marka mantendu dute. Gizon atsegin batek pasaporteak zigilatu dizkigu harresiaren zatietako batean, bertan egon garela ziurtatzeko eta handik hurrengo puntura: Unter der Linden.
Zer da hori? Galdetuko duzue agian, Berlineko kale nagusienetako bat da, denda handienak, eta gobernuko eraikuntza esanguratsuenak kokatzen diren kalea… edo hala omen da, semaforo bat gorria zegoelako edo taldea bitan zatitu eta atzean zihoanak okerreko bidea hartu baitu. Unter der Linden beharrean beste kale batean sartu eta kilometro bateko desbioa izan dugu, eskerrak Berlineko biztanle atseginei, bestela han geundeke oraindik!!   
Egunak ez digu gehiagorako denborarik eman autobusak uste baiko lehenago irten beharra iza du hiritik eta beraz, Paris jomuga hartuta abiatu gara errepidean!

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak