Bezperan
semaforoekin izandako eragozpen “txikia” ikusita eta jakinda Paris nolako hiria
den, planak zertxobait aldatzea pentsatu dugu; ikasle-taldeen ordezkariei
hiriko plano bana eman, irakasleok egingo dugun ibilaldia azaldu eta gurekin
jarraitu edo euren kabuz ibiltzeko aukera eman diegu.
Motz geratuko ginateke
Parisek ikusteko dituen gauzak esaten hasiko bagina, baino nagusi edo
ezagunenak ikusten saiatu gara, lehenik Notre Dameko katedrala, Udaletxea eta
Pompidou zentroa ondoren eta azkenik Louvre museo ezaguna. Sartu ere egin gara
museo barruan eta beste artelan batzuen artean Hamurabiren Kodea, Miloko
Venusa, Ramses II Napoleonen Koroazioa eta nola ez, Giocconda famatua ikusi
ditugu.
Eiffel Dorrea jarri
dugu topaketa gune eta han bildu gara guztiak. Han kontatu digute non ibili
diren, metroan bueltaka, Mont Matre ederrean, Moulin Rouge ezagunaren aurrean,
eta batzuk Eiffel Dorrera ere igo dira, nolabaiteko jakingura kulturala
erakutsi dute eta hori poztekoa ere bada!
Beno, iritsi gara
bukaerara, dagoeneko Tolosako bidea hartu dugu eta goizez iritsiko gara.
Denetik izan dugu, euria, eguzkia, haizea, hotza, beroa, eta ez naiz eguraldiaz
bakarrik ari, baina aberasgarria izan delakoan gaude, guretzat hala izan da
behintzat.
Horrenbeste egun
igaro eta gero, ez al ziren gutaz ahaztuko! Laster arte!!
PD: Argazkiak
asteburuan igoko ditut, oraingo honetan internetarekin eragozpen batzuk izan
baititugu…
No hay comentarios:
Publicar un comentario