2012-04-15

Berna II


Goizak argitu duenean,  errepideko deskantsu gune batean gosaltzeko geratu gara. Honek arazoren bat edo beste eragin du, batez ere zonaldeko komunean, zergatik? Beno, 45 ikasle bi asteko maleta zaharrarekin komunera sartu eta han dena irekitzen hastean gerta daitekeena imajinatzearekin nahikoa dela uste dut…
Hankasartzea azaldu eta hitzalditxoa eman ondoren Bernan sartu gara.

Hiri zoragarria alde guztietatik begiratuta,  goitik behera erortzen zen euriarengatik izango ez balitz. Goizerako geneukan bisita antolatua, erlojua, parlamentua, udaletxea, katedrala, Rosengarten… baina azkeneko hau ezin izan dugu egin, autobusa garbi mantentzeko asmoarekin (esan beharra dago azken puntu hau ondo betetzen ari dela). Parlamentuko iturriak ere jokoa eman du, abenturazale batzuk iturri erdira sartzen saiatu direnean, egia esan erortzen ari zenarekin gehixeago bustitzera… Beste lekuak ere ikasle ezberdinek “prestatutako” aurkezpenen bidez ezagutzeko aukera izan dugu.

Ikasle batzuk, gure aholku jakintsuei jarraiki, bertako jaki goxo eta tipikoren bat bazkaltzera animatu dira. Horrela, rosty zoragarri eta “arina” ezagutu dute.  Beste batzuek buffet moduko batean ederki bazkaldu dute prezio onean, eta beste batzuek betiko fast food “osasungarria” aukeratu dute.
Berna hiri zoragarria da oso lasaia, garesti xamarra bai, baino aldi berean oso ondo zaindua, lasaia historia alde guztietatik dariona.

Gauez berriz gure etxe mugikor urdinera igo eta Pragarantz!!!

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak