Herrikide ikastetxeak poloniako Poznan hiriko ikastetxeekin egiten duen elkartrukeari buruzko informazioa biltzen duen gunea.
2012-04-13
Eguzkia existitzen da!!!
Goizeko 7ak dira eta eguzkia lehenengo aldiz gosari laguna dugu. Auschwitz-etik ordu batera gaude eta nekea hasi da gure ikasleetan nabaritzen. Atzo Pragako hiriari bisita egin genion eta aurreko egunean bezala goizeko partean euria barra barra eta arratsaldean zerua garbitu zen. Gaur gauean gure helburura iristekoak gara eta hori ere nabaria da neska-mutiletan, urduritasuna eta galderak areagotzen ari dira eta. Oraingoz hau da dena Poloniatik, gaurtik aurrera argazkiak eta bideoak sartzeko aukera izango dugulakoan gaude. Besarkada bat gure jarraitzaileei.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario