Joaneko bidearen azken eguna iritsi da. Polonian dagoeneko, eguzkiak harrera ederra egin digu aspaldiko partez. Prestatu eta gosaldu ondoren, Auschwitz-eko bidea hartu dugu. Lehenengo arazoa txoferrek izan dute: Poloniako autobietan ibiltzeko derrigorrezkoa omen da tresnatxo bat peajeak ordaintzeko eta tresnatxo hori, gasolindegi esklusibo batzuetan bakarrik saltzen dute eta asmatu egin behar da zeintzuk diren gasolindegi hauek. Tresnatxo hori eraman ezean 1000€ko isun txiki bat jaso dezake autobus bakoitzak. Beraz, han abiatu dira txoferrak gasolindegiz gasolindegi trastetxo horren bila. Horrela, ordubete berandu iritsi gara Auschwitz-era, trastetxo alu hori gabe.
Behin auschwitz-en, bixita gogor eta hunkigarria burutu dugu. Benetan latza da han ikusi eta entzun daitekeena. Ikasle guztiek arretaz eta errespetu osoz jarraitu dute bixita, tarteka galderak eginez. Atzerapenaren ondorioz, bixita motzagoa egin behar izan dugu eta ordu bata aldera irten gara trastetxoaren bila eta Poznan aldera.
“700”. gasolindegian aurkitu dugu tresnatxoa eta horrekin batera txoferren urduritasuna desagertu da. Kontu honekin, ia ez dugu bazkaltzeko denborarik izan (20 minutu) eta ziztu bizian, Poznaneko bidea hartu dugu.
Gure helmuga gertuago zegoen neurrian, tentsioa nabaritzen hasten zen autobusean, kirioak dantzan zituzten ikasleak. Batzuek nahiago zuten autobusaren gurpila zulatzea iristea baino, baina 8ak inguru Poznanen sartu gara eta autobus bakoitzak bere eskolarako bidea hartu du. Ikastetxetara iritsi eta jarraian bikoteak aipatzen joan gara bakoitzak bere familiarekin bat egiteko, eta horrela joan dira gure ikasleak beraien etxe berrietara, zein baino zein urduriago. Ondo ibili gazteok! Irakasleok, gure aldetik, lasai eta pozik, bakarrik azkenean gure hoteltxora habiatu gara deskantxatzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario