Ez daukagu berri gehiegi, baina badirudi gure ikasleak oso gustura eta pozik daudela etxeetan. Gutxi batzuekin topatu gara kalean eta hala esan digute. Hala ere, lehen ustekabea larunbat goizean jaso dugu: Irene Luzuriagak deitu digu gaixo dagoela esanez. Paperak ote? Aire egokitua ote? Medikuarengana joan da eta honek ere ez zeukan oso garbi (bai mediku ona!). Badaezpada botika batzuk eman eta sendatuko dela esan dio.
Irakasleok ursulinetako irakasleekin pasa dugu eguna. Bazkari-merienda-afari ederra egin dugu. Gogoratzen Mantxi? Norbait, hala ere, gosez zegoela eta piperrak eskatu ditu.
Igande goizean, Eskolapioetako ikasle gehienak ikastetxera hurbildu dira meza santua entzutera. Faltan bota ditugu hirukotea eta laukotea. Meza bukatu hondoren, bakoitzak bere planarekin jarraitu du familian: Batzuek Lech taldearen futbol partida ikusi dute, beste batzuk erosketak egitera joan dira…
Espero dugu denak ondo pasa izana asteburu osoa eta bihar, beraiekin elkartzen garenean jasoko dugu beraien berri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario