2013-04-04

2. geldialdia: Praga. Zorionak, Irati.
Pragak ez du zer ikusirik Bernako lasaitasunarekin. Goizeko hamarretarako jende andana ikus zitekeen Alde Zahar ederreko kaleetan zehar, horien artean Andrearen ama eta Iratiren ama, ahizpa eta lau izeba. Ohiturari jarraituz,  Plaza Nagusiko erloju famatuari begira jarri gara, 11'00etako kanpaikadak ikusi eta entzuteko.
Ikasleak galduta ibili dira Pragako oroigarri dendetan, eta irakasleok atzetik ibili dira goizeko egitaraua betetzeko.
Carlos Zubia zehazkatuz, San Jorge gotorlekura igo gara, Katedrala eta Parlamentua ikustera. Zorionez, 12'00etarako iritsi gara eta guardia aldaketa zuzenean ikusi ahal dugu. Ikasle batzuk guardiaren irribarrea lortzen saiatu dira; horren ordez, adliz, guardiak ikasleak izutzea lortu du bere baionetarekin.
Gotorlekutik jaitsi ondoren, irakasleek irrikaz zegoen "ganadua" askatu dute, bere kabuz LIBRE ibil zedin, mapak eta aholku egokiak eman ondoren.
Bazkariaren ostean, opariak eta erosketak egiteko aukera paregabea ez dute galdu denek.

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak