2013-04-07

Auschwitz – Poznan
Ahaztu baino lehen…. Zorionak Amaia!!
Pragako jendetza, turismoa, dendak…  utzi eta Poloniarantz abiatu gara. Oswiecim izan da lehenengo geldialdia;  ezagunagoa egingo zaizue agian alemanek jarritako izena: Auschwitz. Ez gara hasiko orain han egin ziren ankerkeriak kontatzen, baina bai ikasleentzat zer suposatu duen bisita honek: izan ditugun bi gidei esker ikasleak erabat sartu dira han zituzten bizi baldintza gogorretan, eta honek gogoeta ugari egiteko parada eman die. Honi gehitu behar zaio dena zuri-zuri aurkitu dugula, eta zer hoberik hango infernuan bizitako negu gordinak imajinatzeko!
Eguerdirako atzean utzi dugu historiako zati ilun hau eta Poznaneko bidea hartu dugu. Ikasleen urduritasuna areagotzen joan da kilometroak aurrera zihoazen heinean: nolako bikotea, familia, janaria... izango diren. Baina denak elkartu direnean urduritasun guztiak joan dira, eta irribarrea ahoan zutela agurtu ditugu.
Igandean Eukaristian ikusiko dugu elkar berriz, ea zer esaten diguten!!

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak