Uste baino askoz ere lehenago jaiki behar izan dugu gaurko irteera egiteko. 8etarako eskolan elkartu behar ginen handik Torunera iristeko. Lehenengo momentuan irakasleok ikasleekin elkartu gara asteburuko gora beherak zuzenean ezagutzeko. Orokorrean, ikasleak oso pozik daude familietan, salbuespenak salbuespen. Poloniarrek oso harrera ona egin diete eta ahal izan duten guztia eskaini diete gure ikasleei une oro. Aipatzekoa da, ikasle batzuek izan duten esperientzia erlijioso sakona; diotenez, 3 orduko meza santua izan zuten atzo. Ea hobetzeko balio izan dien esperientzia honek.
Torunerako bidaiaren 3 orduak pasatu ondoren, hiri honetara iritsi gara, espero genuen baino azkarrago. Bertan, Kopernikoren etxea ikusi dugu (Julenen ustez zientzialari ospetsu bat), gerlari teutonikoen garaiko dorre okerrean egon gara (gure ikasle guztiek pekatutxoren bat dutela jakin ahal izan dugu) eta jengibrezko gaileten fabrika bisitatu dugu. Gaileta hauen elaborazio tradizionala ezagutu ondoren, geuk ere gaileta hauek eskuz egin ditugu. Labean sartu ondoren, bakoitzak egindako gaileta etxera eraman dugu oroigarri gisa. Iritsiko al dira? Ziur batzuk ezetz!
Bisita guztia bukatu ondoren, bazkaltzeko tartetxo bat izan dugu eta 4ak laurden gutxiak aldera autobusak hartu ditugu Poznan aldera. Beste 3 ordutxo egin ditugu errepide zoragarri hauetan, Polonia sakona ezagutuz, eta 6terdiak aldera iritsi gara eskoletara. Ikasle bakoitza bere poloniarrarekin elkartu da eta plan ezberdinak zituztenez, taldean edo banaka bakoitzak bere bidea hartu du.
Egun honetako saioa amaitu baino lehen, lehenengo egunetik gure ikasle batzuengan antzeman dugun kulturaren inguruko interes exkaxa: kosta egiten zaie eraikuntza eder bat, paisaia zoragarri bat, doinu liluragarri bat… mirestea. Nahiago dute txorien tamaina, telepizzako kartela, edo asto bati begiratzea. Kezkatuta gaude hoztasun kultural honekin. Gurasoei luzatzen dizuegu kezka hau ea laguntzen diguzuen.
Ya hemos cubierto los primeros 6 días del intercambio. La valoración general es muy buena: el viaje de ida no tuvo ningún contratiempo a excepción del mal tiempo que nos acompañó por las mañanas y las visitas planteadas salieron según lo provisto. Llegamos puntuales a Poznan y desde el primer momento nuestros alumnos se han sentido muy a gusto y bien acogidos en sus familias. Se han dado cuenta de que las familias están muy pendientes de ellos y se desviven por tratarlos lo mejor que pueden. Hay diferentes opiniones sobre la comida polaca, pero estamos seguros de que ningún alumno nuestro está pasando hambre.
Afrontamos los dos últimos días de nuestra estancia en Poznan, cansados pero contentos. Esperamos que el tiempo nos acompañe y que todo vaya tan bien como hasta ahora.
No hay comentarios:
Publicar un comentario