Hasi da!!!
Autobuseko ibilaldia hasi dugu azkenean, eta
baita ondo hasi ere! Bidean eguraldi petral xamarra izan degu baina Erromako Zubia
oso osorik ikusteko aukera ere bai.
Ordu luzeak ditugu aurretik eta arintzeko
asmotan mus txapelketa antolatu dugu, sei bikote animatu gara eta esan beharra
dago irakasleoi lezio polita eman digutela 3-0 emaitzekin. Lehen jardunaldia
bukatu dugu eta hiru bikote puntu banarekin daude, besteok bigarrengoaren zain
egongo gara…
4 comentarios:
Zer moduz Bernan? Obrak amaitu al dituzte erloju famatuaren azpian?
Asier eta jokin kaxkar xamar musean, baina Idoia eta Imanol fuerte ibiliko zarete ez? Gezurrak ondo botatzea ez da zuen fuertea izan, egia da horretan ikasleak fuerteagoak dituzuela.
Animo bidaian eta disfrutatu Pragan!
Eskuminak guztioi!!
Hurrengo proposamena Gartxotentzat. Asteazkenetako pedagogi eta orientazio bileren ordez, MUS jokoarako formazio ikastaroa.
Gaizka
Gaizkaren proposamenari atxikitzen naiz. Zintzoegiak gara eta gezurrak segituan nabaritzen dizkigute, beraz...
Asteazkenean bidokonferentzia bidez klaustroan konektatzen gara eta Gaizkak mus ikastaro trinko bat emango dizue. Horrela bueltako bidaian zerbait irabaz dezakezue eta morala txukunduta etorri.
Ondo izan eta ea ikasleren batek bere esperientzia kontatzen digun.
Publicar un comentario