Torun
Asteburuak familiekin
pasatzeko aukera eman du, bagenekien bezala. Oso aukera desberdinak izan
dituzte ikasleek. Batzuk banaka ibili dira euren familiarekin, irteerak eginez,
toki desberdinak bisitatuz, etab. Beste kasu batzuetan taldean ibili dira,
euskaldunak eta poloniarrak, mota askotako ekintzak eginez. Igandean
eskolapioen ikastetxean Meza Santua izan dute ikasleek. “Berezia” izan dela
esan daiteke, gure artean erabiliak ez diren keinuak Polonian oraindik burutzen
dituztelako.
Bi egun emankor
hauek igaro ondoren, astelehenean denok autobusa hartu eta Torun izeneko hirira
joan gara, 3 orduko “paseotxo” baten ondoren. Bidean asteburuko gora-behera eta
pasadizo guztiak elkarri kontatzeko aukera ez dute galdu ikasleek.
Torunera
iritsitakoan gure artean bekatari asko dagoela ziurtatu dugu, hango dorre
berezian egon ondren; jarraian Nikolas Kopernikoren jaiotetxe atarian taldeko
argazkia atera dugu. Handik gaileta fabrikara iritsi eta jengibrezko opilak
egiten ikasi dugu. Ikasle batzuen parte hartzea oso garrantzitsua izan da eta
beraiei esker bakoitzak oroigarri bat eraman du etxekoentzat.
Handik irtendakoan
paseotxo bat eman dugu Plaza Nagusiaren inguruan. Berehala iritsi da
bazkaltzeko garaia eta bakoitzak bere bidea hartu du. Zeharo harrituta geratu
dira ikasleak inguru hauetan bazkaltzea zein merkea ateratzen den ikusita. Eta
gainera, lepo janda!
Hiruretan autobusa
hartu dugu eta Poznanera itzuli gara. Batzuek tarte hori siesta eder bat
egiteko aprobetxatu dute, familiekin dituzten planei indarberrituta ekiteko.
Kalean 3 gradu
ditugu, elurra bazter guztietan… eta bihar aquapark batera joango gara…
No hay comentarios:
Publicar un comentario