INTEGRAZIO EGUNA
ETA AGURRA
Eta konturatu gabe
Poloniako azken eguna iritsi da. Oraingo honetan “integrazio eguna” ospatuko
dugu, bakoitza bere ikastetxean.
Ursulinek otoitz
bat euskaraz entzuteko aukera izan dute eta ondoren gure ikasleei ikastetxea
erakutsi digute. Ikastetxea utzi eta pista joko baten bidez Poznaneko txoko eta
bazterrak ezagutu ditugu. Bazkaldu ondoren futbol partida bat jokatu dute
mutilek. Ez zegoen saririk jokoan, baina bai ohorea; zoritxarrez izugarrizko
jipoia jaso dute. Dena den, adiskidetasuna nagusitu da partida ondoren eta
ikasle guztiak elkarrekin joan dira bolera batera.
Eskolapioetan,
aldiz, tailer ezberdinak izan ditugu elkarri gure kultura erakusteko: dantzak,
abestiak, paisaiak, kirolak… Ikasleek izugarrizko gogoa jarri dute! Bertan
lortutako irudiak ez dira galtzeko modukoak eta espero gaurko abestiek biharko
eguraldian eraginik ez izatea! Indarrak berritu ondoren, tranbia hartu eta
Poznanen osteratxoa egin dugu. Hemen ere bazkal ostean ikastetxean futbol
partida izan da, baina ohorea mantendu nahian, gure ikasleen lehiakortasuna
urrutiegi joan da zenbait jokalditan; mundialeko finala zirudien!! Zorionez,
arbitroak bukaera adierazi bezain pronto elkarri eskua eman diote jokalariek. Eta
“garrantzitsuena”: partida irabazi dugu azken hamar minututan emaitza irauliz.
Arratsaldeko orduak
azken erosketak egin eta maletak prestatzeko erabili ditugu. Gauarekin batera
agurrak iritsi dira: besarkadak, opariren bat, muxu ugari eta nola ez, malko
batzuk elkarbanatu ditugu. Pena handiz baina itzulerari ekin diogu.
PD: berriro
maletekin arazoak izan ditugu, gu bezala, gizendu egin dira eta!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario