2013-04-09

Wroclaw

Wroclaw

Gaur Poloniako hiririk unibertsitarioena ezagutu dugu: Wroclaw. Bertako unibertsitatea Europako zaharrenetarikoa da eta gaur egun ere izen handiko zentru bat da. Aula Magna eta Auditorium-a ikusteko aukera izan dugu unibertsitatean bertan. Ondoren hiriko iratxoez lagundurik, Poloniako plazarik handienera abiatu gara eta han ikasleak bazkaltzera bidali ditugu. Eguraldiak justu-justu errespetatu digu eguna eta azkenean tanta batzuk bota dizkigun arren, bazkal ondorengo ibilalditxo bat egiteko parada izan dugu.

Arratsalderako altxor txiki bat gordeta ziguten hemengo irakasleek: Wroklaw-eko Aquaparka!! Primeran egon gara irakasle eta ikasleak eta bi orduz behintzat guztioi ahaztu zaizkigu bidaiako deserosotasun apurrak.

eeeee galderatxo bat.... zergatik izena dezu Imanol?? bihar zeinbear degu???? eta zenbat falta da?? Ba eztakigu oaindik, ze ataskoa dago... joe, nik bai dakatela ataskoa!!!!

Behin eta berriro horrelako perlatxoak entzuten ditugu autobusean,... eta bihar Integrazio Eguna!!!

PD: Blogean Jokinen izena agertzen den arren, hirurok ari gara hemen gauero notizia freskoak sartzen. 

No hay comentarios:

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak