2010-04-13

Poznan 2010-04-13


Ursulinen ikastetxean izan da gaurko egunaren programazioa. Bertan meza baten ondoren hizkuntzen eguna ospatu dute. Galdera txapelketa bat egin dute herrialde bakoitzari buruzko informazioekin. Pena izan da ez zegoela gazteleraz galderarik eta Joanak itzultzaile lanak egin ditu. 


Ondoren herrialde ezberdinetako janariak prestatu dituzte (Espainia, Italia, Frantzia, Alemania, Polonia) eta hamaiketakoa egin dugu. 


Gure bi ikasleek Agurra dantzatu dute, Lorena Ortiz de Zarate eta Izaskun Urrestarazu, eta ondoren poznandarrei pausu batzuk irakatsi diete. Ikasle polakoek beraien dantza bat erakutsi dute non tolosarrei beraiekin dantzatzeko eskatu diete. 


Azkenik tolosar bakoitza bere lagunaren klasera joan dira. Imanol, Amaia, Jose eta ni gaztelerazko klase batera joan gara non bertako ikasleek galderak egin dizkigute euren hizkuntza maila erakutsiz. Arratsaldea libre izan da Poznan ikusteko.


Todos nos hemos reunido en el colegio de las Ursulinas donde se ha celebrado el día de los idiomas. Tras una solemne misa los alumnos han asistido a un concurso de conocimientos sobre distintos países. Joana nos ha traducido las preguntas del polaco al castellano. 


El almuerzo lo han preparado los alumnos de las Ursulinas con productos típicos de distintos países (España, Italia, Francia, Alemania, Polonia). 


La tradición vasca ha sido representada por Lorena Ortiz de Zarate e Izaskun Urrestarazu bailando el Agurra, tras el cual algunos polacos se han atrevido a aprender esta difícil danza gracias a las enseñanzas y consejos de nuestras gran experimentadas bailarinas. Los polacos nos han enseñado un baile típico en el cual han participado varios alumnos de Tolosa. 


Al finalizar la mañana hemos asistido a distintas clases. Imanol, Amaia, Jose y yo hemos colaborado en una clase de castellano. La tarde la hemos aprovechado para pasear por esta bonita ciudad.

2 comentarios:

gartxot dijo...

Zuek ekarriko duzue jakinduria zuek!!
Ikusten dut ondo pasatzen ari zaretela. Horrela jarraitu!
Bueltan pentsatzen zaude iadanik ez?
Eskuminak bertako irakasleei bai eskolapiotako eta ursulinetakoei (etortzean berriro sozidadera eramango ditugula esan edo sagardotegira edo dena delakora). Bereziki eskuminak Edeki (iritsi al zen bere patxarana?), esan udan espero dugula baina bataiorik gabe.
Beno ba ondo bukatu krakobiako egonaldia, eskuminak ikasle guztiei eta jarrai horrela portatzen (zeren ondo doa ez Asier?). Ba hori animo eta aprobetxatu horrelako aukera gutxi dira eta.

Asier dijo...

Aupa Gartxot, Lehenik esan POZNANen gaudeeeeela eta ez Krakobian. Ai Ai Ai... Dena ondo doa (uste eta espero det)hitz batzuen ondoren. Komentatuko diegu sagardotegiana baina hemen izan ditugun jakiekin zerbait berezia egin beharko deu. Jose eta ni kilo batzuk gehiago daramatzagu bueltan, eta ez dira oparitan. Amaia ausartu zen piszinara joaten baina gu biok elkarri begiratu ondoren hurrengo baterako utziko genuela erabaki genuen.

Eskuminak ikastetxeko guztiei!!!

Oharra: Autobusa Berlinen arazorik balu ez legoke arazorik egun batzuk luzatzeko ezta? adibidez maiatzarte... Je je je

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak