Herrikide ikastetxeak poloniako Poznan hiriko ikastetxeekin egiten duen elkartrukeari buruzko informazioa biltzen duen gunea.
2011-04-11
Pragatik lehen berriak
WIFI sare bat aurkitu dugu azkenean eta bidaiako lehen berriekin gatozkizue. Bernan egon ondoren Pragan gaude dagoeneko. Orain arte, primeran izan dugu eguraldia, giroa, ikasleen jarrera eta interesa. Bernako eta Pragako monumentuei buruzko informazioa ikasleek azaldu dute aurkezpen moduan( Joseren gidaritzapean noski) . Autobusak esperientzia onak eta txarrak eman dizkigu. Onen artean jendearen arteko giroa, zine sesioak, irukargaiak eta garraioaren puntualtasun eta gidarien xarma. Txarren artean gure gazteek dutxa faltan botatzen dute (hori autobus barneko usainean nabaritzen da) eta honek egoera komikoak dakartza. Bideoak eta argazkiak bihartik aurrera ikusgai izatea espero dugu. Biharkoan sinbolismoz beteriko eguna izango dugu Auschwitz kontzentrazio esparrua bisitatuz. Denok irrikaz gaude gune historiko hau ezagutzeko. Eragozpenik ez badago Krakoviatik berri gehiago izango dituzue.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
4 comentarios:
DIOSSSSSSSSS
ze enbidiaa!!!!!!
jose eta asier jendea nola esantzen duzuen ikusi nahi det lengo urten guri tokatu zitzaigun bezela
Lehen berri onak, ze ondo!!! Iritsiko da dutxa garaia, "zikin brillo" pixkat eta listo!!!!
Egoera komikoak diozu jeje, Josek ez du "la pandilla basura"ren kapitulorik gordeta?
bromak aparte, ea bihar eta ondorengo egunak orain arte bezela doazen eta berri pozgarri gehiago ematen dizkiguzuen!
Argazki hoiek noiz?????
Eskuminak denei!!!!!!
Argazkiak eta bideoak ia prest ditugu. Segituan hauek ikusteko aukera izango dituzue. Lauron partetik eskumiñak lankide, ikasle eta gurasoei. Izan untsa pilotazaleok.
Publicar un comentario