2013-04-04

1. bisita: Berna.
Gaua hala-nolakoa izan zen, batzuentzat bereziki. Komeriak izan genituen denak ondo kokatzeko. Irteeran maletekin izandako gora-behera berdinak izan genituen jendearen puzzlea eigteko literetan. Panorama ikusita, batzuek eserita joatea aukeratu zuten, irakasleen ondoan etzanda joateko aukera izan arren. Horrela, Suitzara iritsi ginen. Hotza egiten zuen, baina ateri egon zen egun osoan zehar.
Bernan ikusi beharrekoak ikusi genituen (hiriko ikurrak diren hartzak, erloju astronomikoa, Parlamentua eta bertako iturri jolasgarriak, katedrala eta udaletxea). Ondoren bazkaltzeko ordua iritsi zen; irakasleen aholkuei jarraituz, bertako rostia dastatzera ausartu zirenen artean, mota guztietako iritziak entzun ziren  ("fracaso total", super-goxoa...).
Arratsaldean bere kabuz ibili ziren ikasleak hiriko prezio "merkeak" ezagutzen, eta txintxo-txintxo, jarritako ordurako autobusaren epeltasunean zeuden zain.
Horrela, bideari ekin genion Txekiara bidean, Austria eta Alemaniatik igaroz. Batzuek Costanzako "itsasoa" ikusi zutela zin egin zuten.
Egun osoko nekea nabaria zen eta berehala hartu genuen lo, oraingo honetan denak etzanda, puzzle perfetuak egin ondoren, bai maleteroan, bai literetan.  

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Giza tetrisa sortu duzue! ;) Rostya ze oroitzapenak...

Jokin dijo...

Buff, rostya, gulash, pierogi, zapikankaaa, smalec, eta nola ez... janari horiek bustitzeko edariak mmmmmmmmmmm, zerbait nahi??

Jose dijo...

Talde jatorra, jende ona, leku ederrak bisitatzeko aukera, lagun berriak egiteko aukera, gauza berriak ikasteko aukera, oroitzapen ederrak bizitza osoan izateko aukera. Elkartuke honek dena du.

Besarkada handi bat zuek guztiontzat!

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak