2012-04-15

Praha


Aurreko egunekoa ondo ikasi ondoren, gaurkoan ez dugu restop-eko komuna saturatu eta nahiko ondo moldatu gara txukundu eta garbitzeko.

Zoritxarrez, gaur euriak konpainia estu eta astuna egitea erabaki du; goiz osoan erruz bota du goitik behera, segundo miserable bat ere atertu gabe. Horrela, ziztu bizian ikusi ditugu ikusi beharrekoak (plaza eta erlojua, judutarren auzoko sinagoga, San Jorgeren gaztelua, San Vito “Corleone”ren katedrala eta Carlos Zubia).
Gazteluaren sarreran eguerdiko 12’00etan guardia aldaketa ikusteko aukera izan dugu. Une honetan gure ikasleen jakinduria eta parte hartzea aipagarria izan da: batzuen ustez, militarrak brometan eta katxondeoan ari ziren eta beste batzuek soldaduak ikutzeko tentazioa ezin izan dute jasan.

Bazkaltzeko garaian, irakasleok lasaitasun tarte eder baten beharrean geundela, ustekabean ikusi dugu ikasle tropela gure atzetik zetorrela, guk aukeratutako jaki tipikoa probatzeko asmotan: gaur goulash txekiarra ezagutu dute. Iritzi desberdinak entzun dira haragi honi buruz,  gero kontua jasotzean itzelak entzun dira eta komeriak izan ditu batek baino gehiagok ordaintzeko garaian.

Arratsaldean denbora librea aprobetxatuz, esperientzia desberdinak izateko parada izan dute ikasleek: batzuek izotz taberna bat ezagutu dute, beste batzuk tortura museora joateko asmoa azaldu zuten (irakasleona bai tortura!) eta askok Pragako kaleetan zehar ibiltzeko aukera izan dute, erosketak egin eta zerbait hartzeko.

Iluntze partean, bertan afaldu baino lehen, ikasle batzuek elkarrizketa sakon bat izateko astia ere izan dute irakasleotako batekin. Azkenean, bizitzarako aholku eder bat utzi nahi izan die Iñaki, Jonan eta Matxari: “Bide errezak galbidera darama”. Hausnarketarako geratzen da hemen ere. Ea gehiago agertzen diren datozen egunetan.

Beste ikasle batzuen kezkak askoz ere prakmatikoagoak izan dira: “non egin dezakegu pixa?” “Hau da Carlos Zubia, ezta? Orduan non demontre ikusten duzu zuk diskoteka? Hemen ezkerretara jartzen zuen?”, “Horko hori (container bat) basura da?”…

Azkenik, gaueko 12ak jotzear zeudela, Pragatik irten gara, bertako errepide liluragarriek lo egiten “lagundu” digutelarik, bizkarreko masaje eta guzti. Ikasleren bat bere gurasoekin elkarrizketa atsegin bat izatetik gertu egon da, irakasleak animatuta. Eta horrela, besterik gabe, Poloniarantz abiatu gara.

1 comentario:

Amaia M. dijo...

Gaztekkk!!!!
Ederki zabiltzatela dirudi, ezta??? Poznaneko berririk ez?? Hemen dagoeneko biharko egunean pentsatzen, bueltan dator azken txanpa.
Ondo ondo segi, eskuminak eta muxuak denontzat.

Autobusean

Afaltzen eta arropa aldatzen

Igeriketa semisinkronizatua

Abesten

Euskal kantak polakoentzat

Dantzan 1

Dantzan 2

Dantzan 3

Aquaparken

Txorien lagunak

JARRAITZAILEAK

Hirukide albisteak